Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

foiletoi (orobat folletoi) iz eleberri melodramatikoa, irakurle ez jantzientzat idatzia.

Singerren eleberri gehienak egunkari horietan azaldu ziren aurren-aurrenik, folletoi gisara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Gaua etxean igarotzen zituen eleberriak irakurtzen; foiletoiak, zenbait urtez egunkarietan argitaratuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Gaur egungo telebistako foiletoietan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Goenkale-ren arrakastaren ondoren beste foiletoi batzuk prestatu nahi zituzten, nonbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 146. orr.

Hego Amerikan grabatutako foiletoi merke eta makal horietako bat ari ziren ematen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus