Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hezurgabeturiko zerri-hankak foiez beteak jaten ari zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 109. orr.
Etxe hartan, belaunez belaun, foie gras famatua maneatzen zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
Isil-isilik ari zen afariaren hasierako zizka-mizkak zerbitzatzen: kroketak, otarraintxoak, urdaiazpikoa, zainzuriak eta foie-grasa.Paper puska urdinez egindako azpi baten gainean botata, foie-gras ontziak eta kolore aldakorreko atun eta sardina latak ageri ziren. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
So egiten zien haragi bola arruntei, lutxoz egindakoei, foie-gras trufatuzkoei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Merkatuan erruz gailentzen ari diren paté eta batez ere foagras klase frantses guziak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
foie gras (4); foie grasa (4)