Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fobia 1 iz neurriz gaineko herra.

Bere filiak nabarmentzeko, bere fobiak zehazteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Bistakoa da hainbat filia eta fobia sortzen dituela frantziar bigotedunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Norarena gertatu ondoren nolabaiteko fobia garatu nuen emakumeekiko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Burua ahulen zutenei korapiloa egin zitzaien burmuinean, ideiak dagokien ordenan elkartu ezin eta psikologoarenean bukatu zuten fobiak askatzen.  Berria - Harian   2005-03-11

Kunderaren fobia antikomunista zegoen tartean; eta fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako, ezaugarri patologikoak dituena; dena dela, fobia guztiek bezala izango ditu horrek ere bere arrazoiak, eta ez naiz ni erregimen estalinistak defenditzen hasiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

2 neurriz gaineko beldurra.

Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat, obsesioez eta fobiez betea, dukesa bat bezain harro, eta neskametxo bat bezala gorriturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fobia (3); eta fobiak (5); filiak eta fobiak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus