Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flysch 1 iz
Flysch hitza alemanetik omen dator, Suitzako alemanetik, eta lur labaina edo antzeko zerbait esan nahi omen du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 25. orr.
Angelu eta Biarritz arteko mugan, [...] kobazulo bat dago labarretako flyschean, itsaso ertz-ertzean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 7. orr.
Flysch turbiditikoa horma nagusiaren azpian, flysch turbiditikoa bigarren hormaren azpian, eta flysch turbiditikoa bi hormen inguruan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 173. orr.