Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fluoreszente izond fluoreszentziak sortua.

Argi fluoreszente bat pizten zenean, berehala aldatzen zen gelako gauzen argitasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Kandela luze bat fluoreszentea guardaren eskuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Angiek erdizka ireki zituen begiak eta zozotuta begiratu zuen orratz fluoreszenteetara: 6'55 a.m.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

Iratzargailuaren begirada fluoreszentearen mehatxupean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Izar arrosa fluoreszentea.  Berria - Kultura   2004-02-12

Kolore arrosa eta laranja fluoreszenteko besaulkiak, 60ko urteetakoak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Errotuladore fluoreszente batekin esaldiak azpimarratuko ditu  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.

2 iz hodi fluoreszentea.

Sabaiko fluoreszenteak itzalita zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Sukaldeko fluoreszentea erre zitzaiguan atzo guri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Gauetan paseatzera ateratzen zirela korridoreetan zehar, fluoreszente hotzen argipean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi fluoreszente (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus