Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola egin baitzuen Arkimedesek, noiz eta formulatu baitzuen bere printzipioa, untzi eta belauntzien flotazioaren harroin dena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.
Diru-politikak halabeharrez egin behar du aukera diruaren flotazioaren eta interes-tasak truke-tasen defentsarako erabiltzearen artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Flotazio erabateko batek izan ditzakeen eragozpenak gorabehera, truke-tasa guztiz finkoko erregimen batera itzultzeak arrisku handia ekarriko luke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
1970eko hamarraldiaren hasieran, truke-tasak flotaziozko erregimenera igaro zirenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.
Herrialde jakin batzuetako diruak dibisa merkatuetan libreki edo flotazio askean zebiltzan artean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.
Beste bi [zagi] kibitkaren endaitzetan ipini, gurpilen artean, gurtetxearen flotazio marrari eusteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.
Zein dira, kritika horietatik, filosofia moralaren flotazio-marrari erasotzen dioten eztabaida nagusiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Kontua da -erromantizismoaz ari garela, to, auzo oso bat erromantizismoaren flotazio lerroaren kontra- Pigallen bizi naizela orain. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.
diruen flotazioak (4); flotazio marrari (3)