Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flotagailu iz uretan-eta igeri egoteko tresna.
Flotagailu biribil bat, laranja kolore bizikoa, soka zuri batez inguratua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Zagi bat kumyss gorde, eta besteak airez puztu zituzten eta arduraz itxi, flotagailu gisa erabiltzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.
Flotagailu bakarra bururatu zitzaion ozeano beltz hartan ez hondoratzeko: mundu osoaren arreta beregana erakarri behar zuen, zientzialari ospetsuegia -ukiezina- bihurtzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 96. orr.