Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
floka 1 iz sorta.
Mahainak lore flokez xarmegarriki apainduak. Herria 2004-06-10
Pastoraleko arizaleak horren aintzinean bilduko dira "lili-floka" baten pausatzeko. Herria 2001-07-26
Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Neskato gazt'eder bat / Harpe baten gerizan / Xirio floka batek / Dio: Graziaz betea / Garbi zare, o Maria. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 218. orr.
2 lepoan begizta gisa ezarritako xingola.
Han bebarruan zutik, lepoko flokaren begiztei azken berdindua ematen ari zela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.