Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauak eta egunak flipatuta, Edortak beti dauka flipatzeko zerbait. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.
Katek tabernetako giroa maiteago du etxean flipatzen geratzea baino. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.
Beharbada Jonek flipatuko zuen gehien; ez zukeen sekula halakorik pentsatuko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.
"Bueno, bueno, Aitor, hik flipatu egiten duk", Tximuk, "bazirudik edozein unetan hementxe agertuko dela Che Guevara guregatik bizia ematera!". Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.
Gauza ederrekin gozatzen hasi eta laino guztien gaineko ezereztegietan flashaturik eta ezin bizizko ezleku arnasgabeetan flipaturik bukatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Bizkarrean karga eramatea jaberik gabeko esklabo baten gisan, eta pareta itsuak besarkatzea, eta "gauza zailak eginez" flipatzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.