Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flexo iz arkitekto lanpara.
Flexo bakar bat eta keak bildutako gela iluna. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
Neurean jarraitu dut, burua flexo berriaren azpian makurtua, gutun amaiezin bat idazten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 241. orr.
Eskua gehixeago luzatu eta flexoa piztu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 231. orr.
Koadernoa mesanotxearen kaxoitik atera eta flexoaren argi azpian kokatu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.
Flexoa itzali dut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 242. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
flexoa piztu (3)