Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flexionatu, flexiona, flexionatzen du ad gorputz zati batez mintzatuz, tolestu; hitzei buruz, jokatu.
Ondoren, ebakuntza osteko lehen ariketak egin nituen, berriro belauna baliatzen hasi, belauna flexionatzen hasi, tartean sendagilearen azterketa pasatu, eta berriro segi fisioterapeutarekin. Berria - Kirola 2004-11-05
Altxatu egin zara, eta eskuak etzalekuan berme hartuta, belaunak flexionatu dituzu poliki. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 109. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Hitz flexionatua, zehaztapen guztiak berarekin daramatzana, autonomoa da esaldian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 278. orr.