Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fleite 1 iz ipar sasoia.

Hor ere bai mutiletan eta ere neskatoetan adinekotarik ttipienetaraino fleite onean dabiltza.  Herria   2002-11-21

Egunek izari polliteko luzetasuna dute, adineko jendeek, sobera unatu gabe bururatzen dutena ; eta biharamunak arrapatzen ditu fleite osoan.  Herria   2002-10-10

Aintzineko igandean Azkaingo zelaian saratarrek fleite gaitzan izaki eta joko gaitza egin dute Azkaindarren aurka.  Herria   2003-04-24

2 fleitean adlag ipar sasoian.

Gaitzeko fleitean nago, akidurak utzi banindu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Parisen halaber, Xabi Errekarte fleitean agertu dela Larretxea lagunarekin.  Herria   2005-11-10

Gorputzaren lasaitasun eskasak ez dit izpiritua fleitean uzten eta egiazki so egiteko arta pizten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Bide zuzenean emaiten banuzu nahiago nuke bideari berriz lotu, ene burua fleitean senditzen dut orain, badakizu, pausa hunek on egin daut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Hilobitik atera eta medikuek haren bihotza fleitean aurkitu zuten, sasoian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Zorionak pilotari horier ahantzi gabe Cubiat, adin hortan ikusten baita betiko fleitean.  Herria   2005-04-21

Gure gazte eta haurñoak oro fleitean, eta soinulariak trenpu hoberenean.  Herria   2003-07-03

Oinetako onak behar direla eta gorputza fleitean.  Herria   2001-10-04

Irabazleak biziki fleitean eta beti aintzinean Ruiz gazteari jo eta jo, gibeleko pareta zokoan atxiki dute, 9 huts egin araziz.  Herria   2001-03-08

3 fleitean izan ipar

Deus gutiri ohartzen naiz egun, ez naiz fleitean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Beloki anai gaztea, ezkerra arras fleitean zen, Azpeitian hau ere.  Herria   2004-07-05

Gaitzeko fleitean dugu Bixente Oyhenart herritar pilotari gaztea.  Herria   2005-06-09

Arras fleitean zen Lafitte eta berdin Biscouby beti indarrean.  Herria   2003-02-06

Abraham Olano etzen aldiz hain fleitean asteleheneko hortan.  Herria   2002-07-18

Pausuko trinketean, ez baitzen sobera fleitean ikusia Mayte, parioak burrustan Larrechearen alde ziren hastean.  Herria   2005-02-17

Zeren Panpi Idiart fleitean dugu eta jakinen dugu nolako trenpuan den Andre Kurutcharry!  Herria   2003-04-03

Gureak gaitzeko fleitean izanez partida guziz ederra atera daukute.  Herria   2004-07-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras fleitean (9); biziki fleitean (5); ditugu fleitean (4); fleitean aurkitu (3); fleitean ditugu (8); fleitean dugu (3); fleitean eta (4); gaitzeko fleitean (5); hor ditugu fleitean (3); jokatzeko fleitean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus