Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Likoreak eskumenean zituen, kristal landuzko flaskoetan, kontsola baten zuloetan erdi sartuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Erizainak flasko bat luzatu zion xiringa betetzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Erreakziogaiak zeuzkaten hogei bat flasko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Hiru apaletegitan dituen flaskoak eta kaxak aztertzen hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 60. orr.
Salmahaiaren zinkak distira egiten zuen, eta likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Esaterako, hau kartoizko kutxa bat da, barnean nire tinta flaskoa duena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 25. orr.
Haragi pila bat ekartzeko agindu genuen (ezkutuan, jakina), garai estuagoak zetozenerako flaskoetan kontserbatzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Gero haurrendako olio-frasko bat hartu eta arrakala blaitu nion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.
Flasko bat potasio aurkitu nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
flasko bat (10); flasko txiki (3); galadrielen flaskoa (3)