Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

flash-back (ETCn 449 agerraldi; orobat flashback ETCn 168 agerraldi) iz narrazio teknika, zineman eta literaturan erabilia, ekintzaren harian denbora iraganeko pasarteak tartekatzean datzana.

Beste flash-back bat egin beharko du, Marieren esaldi hura gogora ekartzeko: "leku guztiak une batez baizik ez ditugu ezagutzen, gero betiko arrotz bihurtzen dira-eta".  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 184. orr.

2004an kokatuta egongo da hasieran, baina flashback bidez 1987ra eta 1968ra ere iritsiko gara.  Berria - Kultura   2004-08-22

Russellek hitzaurre moduan edo diktadorearen ametsa balitz bezala -flash back antzeko batean- txertatu nahi zuen sekuentzia multzo hura.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Bego, bada, bere horretan, orain lotsatu egiten banau ere eszena gozo horrek, bertako flash-back baten apunte eta guzti: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Zeren horrelako tripi txarrek flashback itzela izaten baitute.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

flash back (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus