Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihora atera zenean argazkilariaren flashek itsutu zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Ertzain, erizain, argazkilari eta abarren joan-etorriak, jendearen jardunak, sirena-hotsak eta flash sarriak... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Sirena-hotsen, jendearen kalaken eta flashen artetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.
Flashak sortutako itsumenak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Esku banatan ipini zizkion kamera eta flasharen tramankulua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.
Irudia indar itsugarriz iritsi zitzaion arkitektoari, flash baten moduan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Lanean jarraitu zuen une batez, fotokopiagailuaren estalki laranja behin eta berriro altxatuz eta jaitsiz; argi flashak apenas nabaritzen ziren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.
Argazki tresnaren hiru flash ukaldien ximisten klaska. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 101. orr.
· Bi neutroi izarren topaketak sortzen ditu gamma izpien flashak. Berria - Gaiak 2004-11-25
Argazki-makina, flash eta halakoak lepotik zintzilik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.
Kameraren flashak argi egiten du berriro. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Kameren flash borobil-zabalak itzaliak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 217. orr.
Argazkilariak flash! egiten dio une horretan puntuan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.
Izan ere, amodioaren hasieran, normalean, beti izan ohi da flash bat, maiteminak eragina. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.
Flasha, ezin goragoko sentsazioa, heriotzaren mugetarainoko jolasa, Natura goitarra edo Kimika goitarra bezalako ideien liluramendua eta itsumena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.
Niretako 'flash' bat izan zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 153. orr.
Ordura arte sex simbol gisa azaldu zaigun Mikel Iñakeri muxu ematen ikustea flash bat izango da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.
Auskalo zenbat mila metroko puntarengo puntan oina jarri eta, Natura mendean hartuz, ezin goragoko sentsazioak sentitzea, hots, laineza geografiko bat baizik ez den gailurretako flasha. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Ba irratia entzuten badaude ikusiko duzu zer flash hartuko duten... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.
Jakite hura gabe, nola sentitu ezer, ez flashik eta ez flashondorik, nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
eta flash (3); flash bat (7); flash baten (5)