Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

flamenko2 1 iz Andaluziako ijitoen musika eta dantza.

Niri adibidez, flamenkoa gustatzen zaidak bluesa baino gehiago.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

Dantza klasikoa, flamenkoa, dantza garaikidea, eta tangoa.  Berria - Kultura   2004-01-02

Niri zure oin biluziak flamenkoa dantzatzen ikustea gustatzen zait.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Ez zen gauza izan argitzeko zer egiten zuen neskato batek flamenkoa dantzatzen Danimarkako osin batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 267. orr.

Flamenkoaren palo guztietan barrena eginiko bidaia proposatuko diote ikusleari.  Berria - Kultura   2004-10-23

Pianista andaluziarrak jazzaren erritmoa eta flamenkoaren hizkuntza uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-03-25

Musikariak eta flamenko-kantariak.  Berria - Kultura   2004-05-12

Bi ahizpa hauek txalaparta flamenko erritmoarekin jotzen dute.  Berria - Kultura   2004-07-06

Erritmo elektronikoz jantzitako flamenko doinuak.  Berria - Kultura   2004-02-20

2 (izenondo gisa)

Kanta flamenkoak abesten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

Azokako doinu flamenkoak gogotik kendu ezinik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

Gitarra flamenkoa jotzen duela dioen mutila.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dantza flamenkoa (4); eta flamenko (5); eta flamenkoa (3); eta flamenkoaren (5); flamenko eta (3); flamenkoa da (3); flamenkoa dantzatzen (4); flamenkoa eta (6); flamenkoaren eta (7); flamenkoaren eta dantza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus