Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flamenko1 iz hegazti zangaluzea, oso handia (Phoenicopterus ruber).
Hiru egun igaro zitzaizkigun aurreraka eta atzeraka, lur zingiratsua baitzen, eta lainotsua oso, ez inor ez ezer ikusteke, noizean behin zikoinak, kurriloak, flamenko hanka-gorriak izan ezik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.
Lakuaren gainean flamenkoak hegaz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.
Flamenko saldo bat pausatu zen zaratatsu aintzirako ur ilunetan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.