Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Flako bainan ez eri. Herria 2001-05-03
Orduan ere abererik flakoenari eman baitzion kargarik itsusiena... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.
Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.
Haragia, fraideek esaten ziguten bezala, flakoa baita. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.
Ikusia naiz neure lankideen irribarre zabala, lanorduz flakoagoko eta diruz potzoloagoko bertze lantokietara ihes egitean... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.
Ikusteko zagok zer bide egingo luketen askatasuna edo ideologia edo erantzukizuna bezalako hitz ezin gizenagoek hain flakoak diruditen kontu eta zereginotan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.
Gero, gune hartan, mihimen flakoagoak sakatu zituen eta, handik hara, zarearen biltzeari ekin zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Eta gero, Europa horren zimenduak berak ez direa doi bat flakoak? Herria 2004-04-15
Nunnahi oraiko egunean tokiko hizkuntza flakoa da, laster galtzen da, etsaiaren maltzurkeriak ez du amor emaiten, behin galdu eta berreskuratzeko lana da. Herria 2004-06-24
Ezagun da sozialixtek goiti egin dutela eta ez entraalean, komunixtak aldiz arras flako daudela beren gain agertu diren eskualdetan. Herria 2004-03-25
Hemen ere azkar hasi galtzaleak eta flako aire batean segitu. Herria 2005-10-20
Ekonomiak baduela halako flako-aireño bat, Ipar-Ameriketan jasan den ahuleziaren ondorioz. Herria 2001-09-06
Eta Goñi III, aurten flakoxago egonik, hobekitzen ari. Herria 2003-03-20
arras flako (3); eta flako (4)