Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
flakezia iz ahulasuna.
Tulunbiotik atezuan bizi gara, begiak zorrotz, ea non aurkituko [...] lehen flakezia arrastoa, estreinako ahuldadea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Ekonomia halako flakezia batek hartua du. Herria 2003-01-14
Nik eroapen handiz jasan omen nuen besarkada, gizasemeok emakumeen beroaldi edo flakezia horiek jasaten ditugun eran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
Maitasunaren ondorengo unadura edo gorputz-arimen flakezia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.
Haragiaren flakezian eroririk. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.