Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

flakatu, flaka, flakatzen 1 da/du ad ahuldu.

Erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Joanttok, flakaturik eror ez zedin gerritik beso batez atxikitzen zuen Mari, bere gorputzaren kontra tinkatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Bazen lehoin bat hiltzerat zoana eta lehen hain azkarra zena arras flakatua.  Herria   2003-04-03

Ene lagunetarik anitzek, arrunt flakatuak, azken hatsa emaiten dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Osagarriz flakatua izanez duela zenbait ilabete bere sort etxeko iloba Jean Baptiste Iriart familiarat erretiratua zen eta hor eman du bere azken hatsa.  Herria   2003-03-10

Baina biziki flakatua hogoi bat kilo galdu nituen hilabete bat eskas barne.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Armadako arropa soberakinez beztitu adineko gizona begiztatu nuen flakatzen ari zitzaion zakila eskuan, esperma uherrez blai.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Barneko ikara arin batek boza flakatzen diolarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Ariel Sharonek, bere eskuin alderdia utzirik beste partidu bat sortu zuenaz geroztik, horrek flakatu baitu Likoud alderdia.  Herria   2005-12-15

Sinestea flakatzen ari balinbada ere herri "aintzinatuetan", ederki hedatuz doala aldiz Afrikan, Asian, Ipar Amerikan.  Herria   2005-01-13

Ekonomia arras flakatua du Japoniak, langabezia ere haunditzen ari.  Herria   2001-05-03

Norbait mendratu edo flakatu nahi dutenean, delako horren obrari antzematen zaizkion eraginak aipatzen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Tren geltokiaren inguruan mutil flakatu bat ikusi nuen, azalean XX. mendeko izurriaren seinaleak zeuzkana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

flakatzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus