Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fitxategi 1 iz fitxak gordetzeko altzari edo kutxa.

-Hauxe da kontua -jarraitu zuen gero, mahai gaineko fitxategi bat seinalatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Metalezko fitxategiaren azpian.     «Kuskue tanden», 2004 - 195. orr.

Idazmahaiko miaketa bukatutzat emanda, bulegoko bi fitxategi metalikoetara jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Gasteizko Sancho El Sabio liburutegira joan eta fitxategia kontsultatzen hasi nintzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.

Niri zegokidan karpeta fitxategi bihurtuaz oroitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Fitxategi bibliografikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Gaien fitxategia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Funtsezko materiala hautatu ahala, beraz, komeni zaizu hura fitxategietan sailkatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

Nabarmen azaltzen ziren bereziki amak, bere familiaren alde bietako genealogia zehazteko, ilaratan bilduak zituen karpetak, fitxategiak eta dokumentuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Fitxategia eta nomenklatura bidaltzeko eskatuko nioke.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fitxategi-mota asko dago (bibliografikoak, irakurketarenak, tematikoak (gaienak), aipuenak, ideienak, izenenak, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

· Gure liburu fitxategia izango da, irakurri ditugun liburuak, haien egileen izenak eta data idazteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

3 (ordenagailuetan)

Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Fitxategia diskoan gorde eta izena jarri diot nire idazlanaren lehenengo kapituluari: "I. Ama".  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 8. orr.

Aurkitu fitxategia" zioen leihatila hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

Harri eta zur ikuskatu nuen pantailara etorritako emaitza: hamazazpi fitxategi, osotara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

Dokumentua gorde eta bilatzaileari berriz ere lana emateko asmoz eragin nion xaguari, "Fitxategia" zitzaion laukitxoaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Txundituta, "Aurkitu fitxategia" zanpatu eta horixe bera tekleatu nuen: "edu-2".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

"Ez da fitxategia aurkitu", makinaren erantzun biribila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fitxategi bat (8); fitxategi hori (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus