Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fitexko (orobat fitesko g.er.) adlag laster samar.

To! buruzagiak atxeman ditie, orai fitexko libro izanen gaituk!  Herria   2004-01-15

Ez ote ziren fitexko ari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.

Beste partida hau ere fitexko joan da.  Herria   2001-04-26

Fitesko eraman dute irabazleek, besoz ere nausi, partida hau astelehenean.  Herria   2004-09-16

Menpeko nuen haur babesgabe horrekin fitexko joan nahi eta horra ondorioa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Eta fitexko, gainera!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus