Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
firurika 1 adlag oso laster.
Firurika joango zen hura; firurika doaz urteak ere sasoi batetik aurrera, eta hala ez bada halatsu iruditu ohi zaigu atzerantz begiratzen dugunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.
2 firurikan adlag birak eginez; oso laster.
Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.