Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bero zen eta ez zen ezer aditzen, lokomotoren hotsa, eulien firrinda eta polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa besterik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.
Beti ufatzen duen haize firrindak uzkurrarazten ditu belar izpi luzeak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 153. orr.
Billetea barra gainean utzi nuen: kanpoan, Super-Constellation baten firrinda, pistaren gainean, abiatzear. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.
Gau-ainhara badoa hegalez firrindan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.
Eta badoa firrindan zirimola zoragarri batean, egundainoko lurretik jali ez den zimizta xuri itsugarria, gaua urratuz, zeru guzia argituz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.
Albokoa baino ustelago eta koldarrago ez agertu nahiak baizik ez zigun itotzen handik firrindan lekutzeko gogoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Sekulako firrindan abiatu dira bidarritarra eta urruñarra, 12-0, bote parrasta bat barne. Herria 2004-08-12
firrindan hasi (3)