Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspaldiko partez abuztu kiskali horretan, firfira fresko batek ferekatu zidan bisaia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
Isiltasuna nagusi, lagunen karrankak eta hostoen firfira ez bada. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.
Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.
Eta haizeak zekarzkion, bere firfira txistukariaz, ez nondik eta ez handik zetozkion hots, oihu, argibide, ziri eta mezu haiek guztiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.
Lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Haize-firfira mehe bat hasi zen une hartan, gizakien barne-gogoeta eta sekretuen garraiolari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.
Bero zakarraren ondotik sortzen den haize firfira goxoari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.
Erratzen igurtzia, soinekoen firfira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Gure urrats bakoitzeko hondar-aleen firfira izan ezik, ez baitut besterik entzuten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Nik aldiz maiz gogoan nerabilen Christophe adiskidearen arrebak -Maddalenek- dantzan ari ginelarik erran zidana: bizar firfira batekin xarma gehiago banuela! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.
-Bai, badakit -erantzun nik, irri firfira bat ezpainetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 166. orr.
Hala ere, herrenak argi firfira bat ikusi uste izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.
Haizea freskoa zen, baina halako haize hego ondar bat bazebilen oraino firfiran. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.
ahotsa firfiran (8); ezpainetan irri firfira (3); firfira bat (11); firfira bat agertu (3); firfira bat ezpainetan (4); firfira batek (3); firfira batez (3); firfira eta (3); firfira ezpainetan (5); haize firfira (8); haizearen firfira (5); irri firfira (25); irri firfira bat (9); irri firfira batez (3); irri firfira ezpainetan (5)