Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fintasun iz fina denaren nolakotasuna.

Irin-saltzailea astelehenero bezala bere irinaren fintasuna laudatzen ari zitzaidalarik. Errekako harea, berriz, fintasun handikoa denez [...] igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Bere marmol-lanen dotoretasun eta fintasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Bere zuritasunaren fintasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Mendekuaren fintasunaz gozatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 403. orr.

[Mahomatarrei eta juduei] ez baitzaie oharkabean pasatzen zerriaren ohituren fintasuna, lumajearen edertasuna eta ahotsaren zolitasuna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 271. orr.

Gozamena topatzen zuen xehetasun bakoitzean, itxuraren fintasunean, jauskeraren edertasunean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Fintasun handiz landutako obra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

-Gauzarik naturalena -erantzuten du jeneralak fintasunez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.

Fintasunez beteriko idazkeran.  Berria - Kultura   2004-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fintasun handiz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus