Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

finko 1 izond mugitzen ez dena.

Soka finkoak guk paratu ditugu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.

Irudi erraldoi bat eta irudi ñimiño bat elkartzen zituen: bata finkoa, bestea mugimenduduna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Puntu finko bat bilatu nuen neure aitzinean, zorabioa ez berritzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Bazuen, halaber, behatoki finko bat, burdinazko uztai tipi bat zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

Postu finkorik gabeko saltzaileek, estalpeko kalearen zoruan jartzen zirenek, kalte handia egiten zieten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Aulki mugikorra, finkoa eta trainerua.  Berria - Kirola   2004-04-09

Telefono finko batetik bestera.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

2007rako mugako kontrol finkoak ezabatuko ditu Suitzak.  Berria - Harian   2005-06-07

Kamera finkoa da eta ez du plano aldaketarik.  Berria - Harian   2005-10-27

Pelikulak tonu naturala izan dezan ahalegindu da, plano finko eta luzeetan oinarrituta.  Berria - Kultura   2004-10-22

Eginahalean ari zen bizikleta finko baten pedalei eragiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

2 irud

Elkartekoak pozik zeuden hura langile finkoen artean edukitzeaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Masakratua euskal elkarte bateko kide finkoa zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

Etxean senargai finko gisa agertzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 96. orr.

Bezeroak nahiko finkoak izaten dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Giza talde heterogeneo hura lantalde finko bilakatzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

Desiragarria oraindik, inoiz baino lotsagabeagoa, maitale finkorik izateko gogorik ez duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Galindezek lau informatzaile finko ditu, gutxienez jota, Dominikar Errepublikan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Frantziako hiru telebista nagusiek ez dute Madrilen berriemaile finkorik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

3 (gauza abstraktuak)

Mahaian jokaera eta kokaleku finko eta beti-batekoak hartu behar ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Bere begirada finkoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Bazituen lan finkoa eta nortasuna, gai zen bere burua mantentzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

90etan ez genuen elkarlan finkorik egin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.

Ezin zuen bizileku finkorik ez bizitza normalik izan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 261. orr.

Poliziak etxebizitza finkorik ez duen bikote bat atxilotu zuen Baionan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Urte luzeetan batetik bestera ibili ostean, azkenean, egoitza finkoa dute, Donostiako Udalak utzia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Lanpostu finkoak eta soldata finkoak izanik ere.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 12. orr.

Egutegi finkoa aspaldian saihestua nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Telefonia finkoko bezeroen %45.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Oroitzapen "normalak", eguneroko oroitzapenak, ez direla inondik ere finkoak, iheskor eta mudakorrak direla.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Ero guztiek bezala, bazuen ideia finko bat, mamu batek jarraitzen ziola uste zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Ezin esan baitaiteke [...] "muino" batek tamaina finkorik duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Altura finkoan hegan eginez nire lastertasun normala hartu dut berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.

Ziztu bizian baina norabide finkorik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

Nondik norakoa ote usadio jakin eta finko hura?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Estatuak eskatzen du ordena hori finkoa izan dadila.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Nahiago luke zenbateko finkoa berak jaso, eta gero informatzaile bakoitzari diru egokia berak eman.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.

Bazkaria, prezio finkoa: 8 franko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Behin-behineko kontratuak finko egiteko akordioak.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Orain bankuek ez dituzte ematen interes finkoko maileguak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Teorian bi dira truke-tasak antolatu ahal izateko sistema nagusiak: aldakorra eta finkoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Bretton Woodseko itunen arabera osatutako parekotasun finkoen erregimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Truke finkoko erregimenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Baina bosgarren urte hori bete arte ez zitzaion egokitu erabaki finko bat hartzeko unea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.

Familia hura berriro batzen saiatzeko asmo finkoaz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 46. orr.

PSOEren gobernuari erreforma proiektu finkorik ez izatea leporatu dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Motel doa, baina urrats finkoak eginez.  Berria - Kirola   2004-12-28

Bi hilabeteko kartzela zigorra finkoa.  Berria - Mundua   2004-04-20

4 (adizlagun gisa)

Tximino gaixoa sukaldeko mahaiaren hankari sendo eta finko lotzea lortu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Burdinazko kakoekin finko lotu gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Atean finko zeuden ordezkarien inguruan bildu ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.

Begiak finko zituen Harryrengan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Konpentsazio-mugimenduak [...] burua edo gorputza mugitzen denean begirada finko edukitzeko egiten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Lagun bati heltzen zaion bezala eskutik helduz; hitz egiterakoan finko begiratuz  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 65. orr.

5 finko-finko

Eboluzio horretan, badira zenbait puntu finko-finko, uharte koxkor batzuk, ezagutze espezifikoko guneek osatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Bat-batean Hagrid zutitu egin zen, begiak leihoan finko-finko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Ezezagun hark, burua jasorik, finko-finko begiratu zion Héracliusi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Sendagilea finko-finko begira geratu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arau finko (4); bat finko (3); begiak finko (10); begirada finko (5); diru kopuru finko (3); errenta finko (3); esanahi finko (3); eta finko (11); finko bakarra (4); finko bat (34); finko batean (10); finko baten (20); finko baten aldeko (3); finko batetik (4); finko batzuk (3); finko begira (8); finko begiratu (4); finko begiratuz (6); finko begiratzen (9); finko begiratzen zion (3); finko egin (3); finko eta (35); finko finko (10); finko guztiek (3); finko guztiek bat (3); finko izatera (3); finko zituela (7); finko zituen (4); hain finko (3); hamaikako finko (4); hamaikako finko baten (4); harryrengan finko (6); harryrengan finko zituela (3); helburu finko (3); ideia finko (7); irudi finko (3); kopuru finko (5); kopuru finko bat (3); lan finko (3); langile finko (13); langile finko guztiek (3); lanpostu finko (3); puntu finko (14); puntu finko bat (3); puntu finko baten (3); soka finko (3)

begirada finkoa (3); da finkoa (5); errenta finkoa (3); eta finkoa (5); ez da finkoa (5); finkoa behar (3); finkoa da (7); finkoa dute (3); finkoa duten (3); finkoa edo (3); finkoa eta (9); finkoa ez (3); finkoa izan (8); finkoa izango (4); finkoa zuen (4); ideia finkoa (4); interes tasa finkoa (4); kontratu finkoa (8); kopuru finkoa (5); lan finkoa (6); lanpostu finkoa (5); postu finkoa (5); soldata finkoa (5); tasa finkoa (7); tasa finkoa eta (3)

dira finkoak (4); errenta finkoan (3); errenta finkoaren (3); errenta finkoko (3); eta finkoak (5); finkoak diren (3); finkoak ditu (3); finkoak eta (8); finkoak ez (3); finkoak izango (4); finkoak izaten (3); finkoen artean (3); finkoen artean (3); finkoen kotizazioa (3); finkoen kotizazioa (3); interes tasa finkoak (3); irudi finkoak (3); kontratu finkoak (4); langile finkoak (4); langile finkoen (5); langile finkoen (5); lanpostu finkoen (3); lanpostu finkoen (3); tasa finkoak (7); telefonia finkoko (4); truke finkoko (3); truke tasa finkoak (4)

egoitza finkorik (5); finkorik ez (20); finkorik ez duen (4); finkorik gabe (14); finkorik gabeko (4); irizpide finkorik (3); kontratu finkorik (3); lan finkorik (3); leku finkorik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus