Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

finkatu, finka, finkatzen (orobat fintkatu g.er.) 1 du ad kokatu.

Oinak lurrean irmo finkatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Zimenduak lur sendoan finkatzen badira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Baina onetsi behar izan zuten guarda nazional konpainia batek oihal etxolak beren funtsetan finka zitzan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Sokaren bi muturrak finkatuko dira, ez eskuinera eta ez ezkerrera ez okertzeko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Artilleroek kanoia finkatu eta eskotilan behera egin zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Gurpilak egin zituen hamabi oin ingurukoak, eta arkitrabeen buruak gurpilen erdian finkatu zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

Gainetik oholekin eta ondo finkatutako larruekin babesten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Artean finkatutako bizilekurik ez zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 947. orr.

Baina haien fedearen sendotasuna eta itxaropenaren aingura irmoki Kristogan finkatua ikustean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 520. orr.

Jira-biraka hasi zen ohe barruan, burua ederki finkaturik zeukala buruko latzaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Gorputza atzerantz finkatua zuen, taxiko kuxinen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Etxe aitzinean, erromes andana bat, batzuk xuriketen egiten, besteak murruari kontra bizkarrez finkatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Hortik goraxago, etxe ttipi baten murruan finkatua, harri gorrail umil bat: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

Emakume hark gerezi koloreko xal bat jantzita zeukan, paparreko orratz kobrezko batek bularren errekan finkaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Haren ondoan jarri eta barandan finkatu nituen ukalondoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

Ilea finkatzeko spray pixka batek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Erretore etxea okupatu zutelarik, eta han finkatu zutelarik beren egongia nagusia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Zer non hazi eta bizi finkaturik eta ordenaturik dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.

Hitzordua finkatuko diagu Etxarri jaunarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Ezkon eguna bera ere finkatuta zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Gure iraganean finkatu erroak suntsituko zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.

Antzinakoek, gainera, zenbaki perfektu bat finkatu zuten, hamar deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Ordena horren proportzioen neurriak finkatu gabe zeudenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

Gure ibilbidea aldez aurretik finkaturiko patuaren emaitza balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 35. orr.

Tradizio bat ongi finkatu arte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 171. orr.

Teoriaren ereduak finkatu eta gero.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Finkaturiko helburuak errespetatzen ez ziren kasuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Jarraitu beharreko estrategia ere finkaturik geratu zen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.

Modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Sistema fonologikoa finkatzeko erabiliko ditugun baliabideak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Matematikan jadanik finkaturiko ideiak eremu logikoan finkatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Bi puntutan finkatua zen alabaina nazionalitateen printzipioa: Nazio bakoitzak estatu bat izan zezala eta Estatu bakoitzak nazio bat osa zezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Mundu osoko bakearen oinarriak finkatuak ditugula.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Asterako lan-plana elkarrekin finkatzen genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

Arauak finkatuta daudenez, gure hizkuntza zehaztuta dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Ortografia finkatzeko hartzen diren erabakiak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

Edertasuna hitz ederrez finkatua, mintzairaren graziaz haragiztatua bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Giza antolamendua finkatzeko ditugun egiturek eginkizun erabakigarria betetzen dutela gure gizarteetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.

Alderdi juridiko-normatiboa hobeto finkatu beharrean aurkitu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 60. orr.

Probintziak ongi finkaturiko jurisdikzioak ziren ordurako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Mugikortasun soziala hutsaren hurrengoa da, jaiotzetik finkatua baitago pertsona bakoitzaren gizarte-maila.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Beharbada, hori zen amodioaren iturria, finkatu gabeko nortasun bat, bilaketa itsu bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 119. orr.

Gure nitasuna finkatzen duen kontakizuna.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Eta, horrela, finka genezake zein diren nozioak, besteak baino baliagarriagoak direnak eta zein ere balio handirik gabekoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 199. orr.

Iruditzen zitzaion halatan, bizitzaren ezpondetan aiduru zegoela, zeren aiduru ordea ezin finka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Finkaturik dago gauza bakoitzaren balioa, eta denek dakite prezioen berri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Jaunek dirutan finkatu behar izan zituzten zergak, salgaietan baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Perfekzio aspergarri batean finkaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Nire bihotzean finkatu diren sentimenduak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 207. orr.

Egonkor eta mugigaitz geratzen dela oroimenean finkatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

3 (begirada eta kidekoak)

Behako ezti hura nigan finkatua zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Haren begi berriz ere irekiak nireetan finkatuak zituela betiere, eskutik heldu zidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

Begiak santuaren zaurietan finkatu zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Halako jaieraz eta sakontasunez predikatu zuen, non jende guztiak begiak eta bihotza berarengan finkatuak baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.

Begirada finkatzen den puntua baino urrutiago dauden gauzek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 44. orr.

Adikunea sabaiaz haratagoko jopuntu batean finkatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

Atean finkatu zuen linternaren jopuntua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eskultorearen metaforaren oihartzuna oraindik ere suma daiteke, ozen ez bada ere, erabilera horretan; baina esapide finkatu bilakatu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Gero, kanal bat, ur urgoi eta zalu batez betea: bide geometrikoak, lurrak aberasteko, norabide xuxen eta finkatua erakusten dio urari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Kimikak eta gainerako zientzia finkatuek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Ondorio aski finkatuetara iritsi dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Merkatuek parekotasun finkatuei buruz agertzen zuten mesfidantzaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

• 5 da ad kokatu.

Parisen finkatu zen eta han bukatu zuen Aix uhartean idazten hasitako izkribua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

6 finkatzeke finkatu gabe.

Zenarrutzabeitiaren arabera, bi gobernuetako ordezkariek izandako azken bileran Madrilek eskumen horien gaineko jarrera finkatzeke utzi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Eguna finkatzeke dagoen arren, datozen asteetan biltzea espero dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Taldeen ordena finkatzeke.  Berria - Kirola   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

finka dadin (4); finka daiteke (3); finka dezan (3)

arauak finkatu (3); artean finkatu (8); bakea finkatu (6); baldintzak finkatu (3); bat finkatu (40); bat finkatu ahal (3); bat finkatu behar (4); bat finkatu dute (5); batean finkatu (12); batzu finkatu (3); batzuk finkatu (4); begiak finkatu (4); behar bezala finkatu (3); berehala finkatu (3); berri bat finkatu (4); berria finkatu (4); berriz finkatu (3); bertan finkatu (7); bezala finkatu (5); da finkatu (4); dela finkatu (3); delako finkatu (3); dira finkatu (6); du finkatu (3); eginkizunak finkatu (3); eguna ere finkatu (3); egutegia finkatu (7); elizan finkatu (3); ere finkatu (19); ere finkatu du (4); eredua finkatu (5); eta finkatu (20); eta finkatu egin (3); eta garbi finkatu (5); etxean finkatu (4)

finkatu ahal (12); finkatu ahal izan (3); finkatu ahal izateko (4); finkatu ahala (4); finkatu arte (4); finkatu aurretik (3); finkatu baitzen (4); finkatu behar (68); finkatu behar da (10); finkatu behar dela (3); finkatu behar dira (16); finkatu behar direla (3); finkatu behar ditu (3); finkatu behar ditugu (4); finkatu beharko (14); finkatu beharko lituzke (3); finkatu beharra (4); finkatu beharrez (4); finkatu da (13); finkatu dela (3); finkatu den (6); finkatu dira (5); finkatu diren (6); finkatu ditu (33); finkatu dituen (6); finkatu ditugu (5); finkatu dituzte (11); finkatu du (43); finkatu duelako (4); finkatu duen (12); finkatu dugu (5); finkatu dute (38); finkatu dute beren (3); finkatu dute eta (3); finkatu duten (5); finkatu egin (11); finkatu egin behar (4); finkatu egiten (6); finkatu ere (4); finkatu eta (76); finkatu ez (7); finkatu gabe (25); finkatu gabeko (3); finkatu genuen (5); finkatu izan (3); finkatu lege (3); finkatu nahi (28); finkatu nahi ditu (3); finkatu nahi du (5); finkatu nahi izan (5); finkatu nahian (3); finkatu nahiz (4); finkatu nituen (3); finkatu nuen (3); finkatu ondoan (4); finkatu ondoren (15); finkatu zela (4); finkatu zen (29); finkatu zen eta (3); finkatu ziren (15); finkatu zituen (32); finkatu zituenean (4); finkatu zituzten (23); finkatu zuela (5); finkatu zuen (52); finkatu zuen begirada (4); finkatu zuena (3); finkatu zuten (26)

gainean finkatu (7); gainean finkatu eta (3); garbi finkatu (7); garbitasun bat finkatu (3); gisa finkatu (3); han finkatu (6); hasieran finkatu (3); hau finkatu (4); helburua finkatu (5); helburuak finkatu (5); hemen finkatu (3); herrian finkatu (3); hitzarmen bat finkatu (3); hitzordu bat finkatu (3); hitzordua finkatu (5); hitzordua finkatu eta (3); hor finkatu (3); hori finkatu (9); horiek finkatu (3); hura finkatu (3); iaz finkatu (3); ildoak finkatu (8); inguruan finkatu (3); irizpide finkatu (3); irizpideak finkatu (4); jarrera finkatu (5); karta finkatu (4); lan ildoak finkatu (7); legeak finkatu (3); lehentasunak finkatu (3); mugak finkatu (7); nagusi finkatu (3); nagusiak finkatu (3); nola finkatu (4); norabideak finkatu (4); nortasuna finkatu (3); oinarriak finkatu (13); oinarriak finkatu zituen (3); ondo finkatu (8); ondo finkatu behar (3); ongi finkatu (9); oraindik finkatu (3); politikoa finkatu (3); sistema finkatu (4); taldea finkatu (3); urte finkatu (4); urtean finkatu (3); zehatzak finkatu (3); zehatzik finkatu (5); zehatzik finkatu ez (3)

angelun finkatua (3); arras finkatua (5); baionan finkatua (3); baionan finkatua den (3); bat finkatua (16); bat finkatua izan (5); batean finkatua (3); betiko finkatua (3); betikotz finkatua (3); dago finkatua (4); eta finkatua (4); eurotan finkatua (10); eurotan finkatua da (5); finkatua baitago (3); finkatua da (31); finkatua dago (7); finkatua dagoen (3); finkatua dela (3); finkatua den (15); finkatua du (10); finkatua du hitzordua (3); finkatua dute (25); finkatua dute hitzordua (9); finkatua duten (3); finkatua eta (6); finkatua ez (3); finkatua izan (20); finkatua izan da (9); finkatua izan zen (4); finkatua izanik (3); finkatua zegoen (5); finkatua zen (7); finkatua zuen (8); finkatua zuten (7); hitzarmen bat finkatua (3); hitzordua finkatua (5); jadanik finkatua (3); ongi finkatua (6); oraino arras finkatua (3); oraino finkatua (3)

batzu finkatuak (3); eta finkatuago (3); finkatuak dauden (3); finkatuak dira (12); finkatuak diren (9); finkatuak ditu (3); finkatuak dituzte (4); finkatuak izan (7); finkatuak zituen (5); nigan finkatuak (3); ongi finkatuak (3)

aproposak finkatuko (3); aproposak finkatuko dira (3); arabera finkatuko (7); bat finkatuko (5); bat finkatuko dute (3); finkatuko da (13); finkatuko den (4); finkatuko dira (13); finkatuko ditu (10); finkatuko dituen (5); finkatuko dituzte (13); finkatuko du (21); finkatuko duela (3); finkatuko duen (9); finkatuko dute (16); ildoa finkatuko (3); nagusiak finkatuko (3); neurri aproposak finkatuko (3)

aldez aurretik finkaturiko (5); aurretik finkaturiko (6); aurretik finkatutako (5); batean finkaturik (4); batean finkatuta (3); behin betiko finkatuta (3); betiko finkaturik (3); betiko finkatuta (3); daude finkatuta (3); eta finkatutako (4); finkaturik dago (3); finkaturik eta (7); finkaturik eta erabakirik (3); finkaturik ez (3); finkaturik zegoen (3); finkaturik zituen (3); finkatuta dago (4); finkatuta dagoen (4); finkatuta daude (5); finkatuta dauden (9); finkatuta egon (3); finkatuta eta (5); finkatuta utzi (4); finkatuta zegoen (4); finkatutako arau (3); finkatutako eta (3); finkatutako helburuak (4); hasieran finkatutako (3); hasieratik finkatutako (3); kontseiluak finkatutako (3); ondo finkatuta (7); ongi finkaturik (4); ongi finkaturiko (4); ongi finkatuta (5)

bat finkatuz (4); eta finkatuz (4); ezin finkatuz (5); finkatuz eta (4); finkatuz joan (4)

artean finkatzea (3); bakea finkatzea (4); bat finkatzea (12); betiko finkatzea (4); da finkatzea (4); eta finkatzea (5); finkatzea da (15); finkatzea du (4); finkatzea ere (3); finkatzea espero (5); finkatzea eta (7); finkatzea ez (5); finkatzea gatik (4); finkatzea izan (6); finkatzea izan zen (3); finkatzea lortu (5); finkatzea nahi (3); finkatzea zen (3); finkatzeaz gain (4); finkatzeaz gainera (3); helburuak finkatzea (3); hobeki finkatzea (4); hori finkatzea (3); lehentasuna bakea finkatzea (3); oinarriak finkatzea (4); zehatza finkatzea (3)

arauak finkatzeko (3); arteko harremanak finkatzeko (3); bakea finkatzeko (3); bat finkatzeko (16); batean finkatzeko (5); batzuk finkatzeko (4); berria finkatzeko (3); eta finkatzeko (3); finkatzeko asmoa (7); finkatzeko asmoz (5); finkatzeko aukera (4); finkatzeko ere (4); finkatzeko eskatu (3); finkatzeko eta (13); finkatzeko gai (3); harremanak finkatzeko (6); horren finkatzeko (3); ildoak finkatzeko (3); jarrera finkatzeko (5); mugak finkatzeko (3); nortasunaren finkatzeko (3); oinarriak finkatzeko (7); postuak finkatzeko (6); prezioa finkatzeko (3); prezioak finkatzeko (3)

ahalmena finkatzen (4); arabera finkatzen (3); artean finkatzen (4); balioa finkatzen (3); bat finkatzen (13); batean finkatzen (4); batzuk finkatzen (3); begirada finkatzen (9); begirada finkatzen den (7); dela finkatzen (3); du finkatzen (3); ere finkatzen (5); eta finkatzen (6); finkatzen ahal (3); finkatzen ari (17); finkatzen ari dela (3); finkatzen ari dira (3); finkatzen da (11); finkatzen den (15); finkatzen den puntua (4); finkatzen dira (10); finkatzen diren (4); finkatzen ditu (19); finkatzen dituen (9); finkatzen dituzte (5); finkatzen dituzten (4); finkatzen dituztenak (3); finkatzen du (35); finkatzen duela (4); finkatzen duen (11); finkatzen duena (5); finkatzen dute (12); finkatzen duten (6); finkatzen eta (6); finkatzen ez (5); finkatzen hasi (5); finkatzen hasteko (4); finkatzen lagunduko (3); finkatzen saiatu (3); finkatzen zen (6); finkatzen zituen (6); finkatzen zuen (9); finkatzen zuten (3); hitzordua finkatzen (4); iharduteko ahalmena finkatzen (4); ildoak finkatzen (3); legeak finkatzen (3); lekua finkatzen (3); nortasuna finkatzen (4); oinarriak finkatzen (9); zertan finkatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus