Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

finitu2, fini, finitzen da/du ad amaitu, bukatu.

Nafarroako gerla 1839an finitu zen, bet-betan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.

Eta eguna ghettoko ostatuetan finitzen zuten, mozkor arrailak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Martxoaren 26an finituko da auzia.  Berria - Mundua   2004-03-13

-Bai... eta nik justu-justua hitzemana... ostiraleko finituko zenutela Uztaritzeko apartamendua...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 42. orr.

Gosaria finitua nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Ez dute beren gustura finitu ahal izan partida.  Herria   2002-11-14

Gorteko alkatearen jarduna finituta, Agaramontekoa hurbildu zitzaion aitatxiri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

finitu dira (4); dena finitua (3); ezin finituzko (3); finitu eta (9); finitua da (5); finitua izanik (3); finituko da (4); noiz finituko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus