Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sortua. Izan ere, formen distantzia finitua izanik, berdinak direnek infinituak izan behar dute, bestela materia kopurua finitua bailitzateke. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.
Frogatua da ezinezkoa dela tamaina infinitua existitzea, edota tamaina-kopuru infinitua existitzea, horietako bakoitza tamaina finitua izan arren, gauza infinitu horiek aldi berean existitzen direla uste izanez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.
Lehendabizi formula atomikoak zein diren adieraziz: t1, t2,..., tn terminoak badira (n finitua izanik), eta erlazio sinbolo n-tar bat bada, orduan, formula atomikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.
Natura sortzaile-suntsitzaile, infinitu-finituaren ikuskera honetatixe dator Lukrezioren obraren dramatismoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Finitua da gure azalpena, baina gurekin daramagun infinitu osaezinaren irekitasuna da gure benetako egia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.
Aristotelesen logikak pentsamendu finituaren logika dirudi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.
Kokapena enuntziatuen multzo finitu batek osatutako eremu baten barruan finkatzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 110. orr.
Jakin baitakigu petrolioa baliabide finitoa dela; bihar edo etzi amaituko dela. Berria - Gaiak 2004-04-07
Lerro bat zuzena denean, finitua baldin bada, badago haren luzera kalkulatzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.
finitu bat (4); kopuru finitu (5)