Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

findu, fin(du), fintzen 1 da/du ad fin edo finago bihurtu.

Ehun urteren buruan diru basto hura hainbestetaraino findu da, non ia gauzatasun guztia galdu eta, hala ere, edo horrexegatik beragatik, orduan baino mila bider ahaltsuago egin baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Merkataritzaren goraldiarekin, italiar merkatarien ekimenez, findu egin ziren finantza-teknikak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Ezin jakin, artean ere, ea hipotesi berria, hasierako zirriborro-itxura baldar hori gainditurik, behar bezala findu eta onduko den.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Nola haren "zorroztasuna argitzen eta estiloa fintzen den".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 114. orr.

Perspektibaren teknika fintzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Bizitzez eta jakitez findutako gizon zailduak, aldiz, badaki tolerantzia eta aldi berean jakinmina gordetzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Esperientziaren bahean findutako gogoeta filosofikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Gerrak eta frankismoak ondo findutako belarriak genituen, entzun behar genuena non-noiz-nola entzun ahal izateko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Ikuspegi izpirituz findu hori.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

2 (petrolioa)

Gradu handiko petrolioaren behar handia dute, findu eta herrialde horretan oso erabiliak diren kirol autoen eskariari erantzuteko.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

New Yorken, findu gabeko petrolio arineko upela 46,41 dolarrean salerosi zen.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Petrolio erreserbetan 4,19 milioi upel gutxiago, erregaietan 2 milioi upel gutxiago eta findutako produktuetan 1,6 milioi gutxiago daudela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

AEBetako energia industriak arazoak ditu petrolioa fintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Hamabost petrolio findegik ateak itxi dituzte azken egunotan eta, ondorioz, bost milioi upel fintzeko ahalmena galtzen da eguneko.  Berria - Harian   2005-09-24

3 (era burutua izenondo gisa)

Anderea esaten dena, hogeita bost urtetik berrogei bitartean zabaltzen den arrosa bikain hori, zibilizazio landuaren emaitza findua eta bitxia da, zibilizazio dotorearena, eta hirietan bakarrik kausi liteke.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 133. orr.

Beren harrotasun findua, beren bakartasuna, beren hezkuntza, beren golf eta tenis zelaiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

1,2 milioi petrolio findu upel galdu dira eguneko.  Berria - Harian   2005-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

findu behar (4); findu eta (10); fintzea eta (3); sasoia fintzeko (3); sasoia fintzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus