Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
finantzari iz finantzetan aditua.
Erregea mendean edukitzeaz baliatuz, merkatariak eta finantzariak estatuko aparatuen maila guztietan sartu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Finantzarientzat, berriz, benetako etsaia inflazioa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.
Bitartekari izan ordez ekoizle, finantzari izan ordez nekazari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
«Terrorismoaren finantzari» izatea egotzi zion Mikel Buesa Foroko kideak Joseba Azkarraga Justizia sailburuari. Berria - Euskal Herria 2004-09-07
Enpresa pribatuak dira I+Garen finantzari nagusiak (%66). Berria - Ekonomia 2004-12-23