Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fin2 1 izond bikaina, nahasterik gabea; ardura handiz landua.

Imajina ezazu lurra eta unibertso osoa urre fin txit baliotsuz eginak daudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.

Afalostean mendazko txokolate fin batzuk eskaintzen ari zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Baxera finez hornitua zen mahai luzearen buru zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Jantzi fin dotoreak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Eup, hiritarrok; nora zoazte jantzi fin horiekin, ezkontza batera, ala?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Kristalezko ontzi fin bat lurrean jarrita.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Fin eta malgu-arin, seda bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Zurgin-lan finez nahiz iztukuz eginda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

Zeta finezko errezelen artetik ilargiak argitutako paisaia ikusten da.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Oscarra irabazi ez zuen pelikula fin harexengatik, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2004-03-02

Arcturus izena du [izarrak] eta oso kolore fina du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Gurin fina baizik lantzen ez duen pastizeria.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.

Arrain finetan finena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Lan fina egin zuen, zentzuz betea.  Berria - Kultura   2004-08-07

Saltzaileentzako oso mokadu fina da Idiazabal gazta.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Lan finenetan finena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Jakirik gustagarrienak eta ardorik finenak dastatu bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

· Afari eder bat eta pare bat gramo, finetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

2 mehea, meharra.

Hari fin hori da gillotina askatzen duena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 90. orr.

Jendea pintatzen zuen, marra fin okerrez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Esku batean haga fin bat zeukan, zaldiz ibiltzeko horietakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Arkatz finez marraztutako erretratuari begira, Izen-biltze paperak ez zituen baztertzen eta sinadura marra fin biren artean kokatzen zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.

Gasna xerra finetan irensten dudanean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.

Sabelaren masa joriak bere biluztasun gorrixka puzten zuela lumatxa finen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Ardo zuri azukrezkoa eman baitzizun gero edalontzi fin batean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

Atmosfera geruza fina baldin bada.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Umeak harrapatu eta haien gantz fina lortzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

Blusa zabala eta gona tolesduna, udako jaka fin baten azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Amiantoa dagoen lekuko urradura soilak zuntzaren partikulak askatzen ditu, hauts fin batean.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Euri fin baina etengabea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Ekialdeko haize fin batek jotzen zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Intziri fin bat irten da bere eztarritik eta odola xurgatu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

3 (mehetasun, leuntasun zentzuaz)

Sudurra neurrikoa, fina eta zuzena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Esku fin eta trebeak zeuzkan, ahots lakarra eta elkarrizketa azkarra.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 49. orr.

Loreak zeramatzaten ilean eta eskuetan, esku zuri luze finetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Hazpegiak ditu fin eta guri!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Plater fin eta delikatuak prestatzeko ezin egokiagoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Andereñoak arin-arin eragin zion bere oinaren puntari, eta agerian jarri zuen orpo fin bat, eta hanka zimel, ederki osatu baten hasiera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

Pilareen ertz finen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Ironia fina erabiliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

4 bere lanbidean edo jokaeran trebetasun edo zintzotasun nabaria agertzen duena.

Gizon fina, perestua, gisakoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.

Emakume fin eta sentikor bat da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Bera ere mutil fina baita, nahiz nekazaria izan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Kattina hura denen buru arras neska gisakoa zela, eta biziki fina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Osagarriz ahul izanagatik, gazte fin eta abila duk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Gazte ileargi, muxugarbi bat zen Kruz Lete, fina esaten zaien horietakoa, argal samarra iharra izan gabe, luxea eta altua lekukoek diotenez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Monacoko printzerriko izpiriturik finenetako batek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Baina oso fina dut belarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Behatzaile fin batek, ordea, mesfidantza handia sumatuko zukeen berbetan ari zirenek trukatzen zituzten esaldietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Ihiztari fin ainitz baziren basurde ondotik ari.  Herria   2005-03-31

Ez zela bere amak esaten zuen bezain abertzale zintzo eta langile fina.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 294. orr.

Mahaxturia zen, biziki ofiziale fina eta lan onekoa.  Herria   2004-12-02

Eta ni, idiota fina, agoantatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 149. orr.

Bertsolari fina eta nazionalista finagoa.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 60. orr.

Giza elkarte fina da jesuitena -esan zuen Power jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.

Giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Zizareen metodoa asmatu nuen egunetatik, Anja izan nuen jarraitzailerik finenetakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

Behatzaile zorrotza zen, eta umore finez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Umore beltz finez kontatua.  Berria - Kultura   2004-12-05

5 (erkaketetan)

Ilea zuria eta zeta bezain fina zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 22. orr.

Ezinbestekoa zen zentzu sekretu bat, airea bezain fina, sarrail-zuloetatik labaintzeko gauza izateko eta hura zegoen lekura inguratzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 194. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Nor zen ba esku-fin hura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 201. orr.

Eta handituak zituen orkatilak zapata punta-finen gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

7 (adizlagun gisa)

Bai bainekien ez nintzela batere fin ibilia azkenaldian Etxeko txikia fin dabil unibertsitatean eta baliteke Ingalaterrara joatea datorren ikasturtean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.

Bere ohiko lanean fin aritzen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 73. orr.

Pascual, berriz, ez zen batere fin aritu. herria¬

Gidaren mandatua, bederen, fin bete du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 76. orr.

Erasoko errebotean fin jarraitu zuten Tauk.  Berria - Kirola   2004-05-08

Bittor eta Manolo txukun aritu ziren, Estitxuk fin ekin zion lanari.  Berria - Kultura   2004-03-30

Euskaltzaindiaren arauak fin betetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Fin eta trebe mintzatu haiz, beti bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 100. orr.

Tronboi eta tronpetak, fin.  Berria - Kultura   2004-09-04

• 8 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) fintasuna.

Piper hauts gorriaren sarkorra; menda belarraren fin betegarria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

9 fin-fin

Arropa fin-finak zein pilda satsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Urrezko kate luze-luzea eta fin-fina atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

Galtza zuriak, arraia urdin fin-finekin, eta bota hori botoidunak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Minerala, fin-fin xehetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Larruazal fin-finekoa, zain urdinen lerro lausoak agerian zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Halako grazia fin-fina.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Gu biok intelektual fin-finak ginela eta ni dama handia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Geroago, bere lanbidean fin-fin trebatu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Oraindik euria fin-fin ari zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 152. orr.

10 moko-fin

Lanean ebaki eskumuturra erakutsiz, emazte moko fin bat erasiaz zinpurtu zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.

Xafla bezain zapal eta leunak maite ditu moko-fin horrek, bankuko labetik atera berriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

-Haugi hi, moko-fin, hobiaren zulatzera!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.

Moko fin melenga horrek uhartea suaren saltsan egosarazi baino lehen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

Maite ditu emazteak, maite ere jaki onak, moko fina baita.  Herria   2004-07-08

11 mutur-fin moko fina.

Behar bada gizon hautaketan mutur finegia izan zen, eta arrain arrunta baztertu zuen, hobeago edo perfektuagoaren menturan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus