Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aferak ez zuen fin onik egin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Fin penagarria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.
Turko bi hil zituen ia bat-batean, baina, haiek gehiago izanik, berehala errenditu zuten bazter batera, arte sendo zaintsu baten azpira, eta han fin gaiztoa eman. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zeropetik berrogei graduko tenperatura -hipotermia- eta oxigeno falta -hipoxia- izan ziren fin gaizto hura eragin zietenak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.
Egunen fineraino, jenderazinoz jenderazino... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 543. orr.
Eta bazen, finean, bertze gela iduriko bat ere, etxeko kotxearen edo karrozaren gordeleku zena eta alboko ateetarik bat sarbidetzat zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.
Finean, denbora zein ere den labur edo luze, berezi behar gaitun azkenik, eta gero, hain gauden bakarrik! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.
Ebazpenak, finean, ez zuen deus erraten, ez zuen deus lortzen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.
Helburua, finean, bera dute batzuek zein besteek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 153. orr.
Finean, etxe guai bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.
Gizajo bat naizela, finean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Eta lana finxeago behar luke. Berria - Kultura 2004-03-30
Eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.
Sarezainen atzaparretan, gaixo xoriek, hor dute beren azken fina. Herria 2002-10-24
Azken finean, orain bazuen galeretara zerekin berriz igorri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.
Azken finean, hona errepidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.
Eta braust bota zidan galdera: azken finean, zer nahi duzu zuk nigandik? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.
Asaldatzeko modukoa da zuentzat; azken finean, polizia hona etorriz gero, Quenu jauna ere eraman dezake. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 362. orr.
Zeren eta, azken finean, hori baitzen arazoa, ezezaguna gertatzen zitzaidala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Organikotasunaren metaforak [...] organismoen artean gailurrean dagoen organismoa gogoratzen du: giza gorputza, azken finean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.
Ez zuan hain gaizki egongo, azken finean! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.
· Zeren, azken-azken finean, nork baitaki? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.
Ondikotz zure iloba jaunak fin gaitz egin du Danceny jaun zaldunarekin gaur goizean buruz buru egin guduan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.
Ez dakit ataka gaizto honetatik bizirik aterako garen ala bertan fin gaitz egingo dugun, Laroussek eta bere kideek egin zuten bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Orduan, fin gaitz egin nuela zinez dizut aitor. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.
Gure bi gutizia maiteenak, defendatzearen loria eta fin gaitz egitearen plazerra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 61. orr.
· Zeren ene laguna fin gaitza egiterat baitzihoan, erremediorik gabe! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.
Sefaradeko judutarrak fin gaitza izan zuten Iberia zaharreko lurretan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 144. orr.
Fin gaiztoa eginen nuen han, Kondeak kanpora lagundu ez banindu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.
-Horrek berak erakusten dizu konszienteak zaretela zuen borrokak fin gaizto egiten duela beti. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 63. orr.
azken fina (6); azken finaren (4) azken finean (795); fin gaitz (13); fin gaitza (6); fin onik (3); fina eta akabantza (4)