Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

filtro 1 iz iragazkia.

Kafeontzi elektriko bat atera, filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Sudurra, izatez, eguratseko partikula guzien filtro purifikatzaile eta hezatzailea da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 31. orr.

2 (zigarretetan)

Filtroraino erre dezakezu zigarro bat edo erdi erreta amatatu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.

Filtrorik gabeko zigarroak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

ik filtrogabe.

Belartxo batzuk kendu zituen mihitik, filtrorik gabekoa erretzen zuen, beltz gogorra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Mikrofonoak zigarro filtroetan jartzen dituztela entzun dut.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Gero kartoi puska txiki bat biribilduta filtrotzat hartzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

2 (optikan)

Bi filtro erabili zituen irudiak egiteko: batak uhin-luzera handiak filtratzen zituen (filtro gorria), besteak uhin-luzera txikiak (filtro berdea).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Hiru argazki egin zizkion koloretako uztai bati, tartean filtro gorri, berde eta morea erabiliz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Banda estuko filtroetan barrena proiektatutako argiz argiturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Ilea ugaria du [...] eta eguzkiaren filtropean nabari zaizkion isla moreek tindaturik daramala salatzen dute.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

Argia harrapatzen du handik edo hortik, leiho honetatik edo filtro horren bidez.  Berria - Kultura   2004-09-24

3 irud

Une batean norbaitek eskain diezaiokeen edari edo otordu edo sendagairen bat arriskutsua izan daiteke, eta filtro lana egin behar dute erizainek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.

Orain, parke honetan, bizitza errealean, gordezuloaren filtroak ez du ezertarako balio, eta bakardadeak min egiten du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Gipuzkoan atzo arte kontrolik eta filtrorik gabeko errauste plantak izan ditugu, Arrasaten eta Andoainen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Beraiek dira informazioaren filtro lana egiten dutenak eta berrien nondik norakoak erabakitzen dituztenak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Nik abestiak egin, Ritxarrek baxua sartu, nik konponketak landu eta berak filtroa sartzen du.  Berria - Kultura   2004-12-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus