Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
filmegintza (orobat filmagintza) 1 iz film industria.
Indiako industriarik gotorrena eta filmagintzarik joriena Bonbain loratu dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 208. orr.
2 filmak egiteko jarduera.
Filmegintzan berean, azken aldi honetan egin diren lanak ez dira horren interesgarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.
Beste aukerarik ez dezakeela eduki euren filmagintzak kritika soziala baino. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 22. orr.