Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

filmatu, filma, filmatzen du ad zinema-pelikula batean irudiak grabatu.

16 mm-ko filmatzeko makina bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Etxeko zine-kamerarekin filmatzeko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.

Haiek giza sexualitatea behatu, filmatu, erregistratu, aztertu eta miatu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 79. orr.

Eleberri honetan oinarritu omen zen Alfred Hitchcock, The Lodger filmatzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 8. orr.

Artista izan behar da hain eszena zailak hain modu garbian eta sinesgarrian filmatzeko!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Lehen planoan filmatuta dagoen pertsonaiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 136. orr.

Filmatzeko zoom-a [...] azaldu zenean, esate baterako, travellingaren ordez zoom hori erabiltzea oso teknika zabaldua izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.

Hori guzia filmatua izan zen eta mundu guzian zabaldua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Filmaturiko guztia montatzen hasten naizenean.  Berria - Kultura   2004-09-18

Kantaldi hori Aldudarrak bideokoek filmatuko dute.  Herria   2001-10-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus