Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

filistear 1 izlag/iz Itun Zaharreko garaietan, israeldarren etsai zen herri batekoa. ik filisteo.

Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan zure gorpua eta filistear soldaduen gorpuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

-Neska filistear bat jo dut begiz Timnan.  Elizen arteko biblia   Epa 14,2

Hura hasiko da israeldarrak filistearren mendetik askatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Joan ziren, bada, filistearren buruzagiak emakumeagana, dirua berekin zutela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Eufrasetik hasi eta filistearren lurralderaino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Nor da, ba, filistear erdaingabe hori, Jainko biziaren armadari erronka egiteko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

2 filisteoa, izpiritu arrunteko pertsona.

Filistear, [...] adimena ingurukoen mirabe duen pertsona; pentsaera, iritzi eta sentiera modaren arabera moldatuak dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus