Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

filantropiko izond filantropiari dagokiona; filantropian datzana.

Bat-batean, gogoak ematen digunean, hutsetik sortzen ditugu elkarte filantropikoak, onegintzazkoak eta beste edozein motatakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Ez zaizkit batere atsegin lan filantropikoetan parte hartzen duten emakume horiek.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 118. orr.

Ustezko jokaera filantropiko horrek kontzientzia lasaitzeko baino ez duela balio, sarri.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa azpimarratzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Nik uste dut zibilizazioak gehiago zor diola berekoikeriari erlijio guztiei eta utopia filantropiko guztiei baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

Harrapatzen nituen seilu guztiak bildu, eta haiei etekin filantropikoa ateratzen zien Alderdiko erakunde filateliko batera bidaltzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus