Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fikus iz Ficus generoko zernahi zuhaitz edo zuhaixka, besteak beste etxe barruko landare apaingarri gisa erabiltzen dena.
Etxea hamaika fikus, espatifilos eta marantaz beterik daukagu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.
Arropa-esekitokiaren eta fikusaren artean. Fikus baten itzalperantz abiatu ziren Sara, Sergio eta Matias. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.