Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Figura, jakina den bezala, egitura gutxi-asko bakandu bat da hitzezko adierazpenaren barruan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.
Metafora metaforaren gainean metatzean datzan figura erretorikoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Azken batean, figura erretoriko-poetikoak erabiltzen ohitzea baino ez da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.
Alderantziz, figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.
Espazioaren irudikapenaren figura. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Jauzia figura estilistiko bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Horrela, figuren tratatuak geometria izena hartzen du; mugimenduarenak, fisika. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 32. orr.
Geometrak figuren beharra dauka matematikako erlazioen eskemak egiteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.
Figura handi sinpleak -laukia, triangelua, zirkulua, laukizuzena- identifikatu eta bakoitza dagokion zuloan sartzeko jostailua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.
Sarritan forma ezberdinez eta figura anizkoitzez karratua bezalako figura bakarra egin ohi denez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 141. orr.
Atzerago mutil baten figura iluna heldu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 63. orr.
Eta lausoa zen haren figura, ala geroago lausotu zen? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.
Orduan, hatzak azkar-azkar mugitu ditu eta figura bat agertzen hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 103. orr.
Bere modeloen begi bati, sudurrari, zangoari, musajeari ematen dio bizia: ez daki biziarazten figura. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.
Orduan bururatu zitzaion harearen gainean geomantziazko figura bat marraztea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.
Denborarekin, arrastoen kopurua handitu egin zen nire espirituan, eta bazirudien, paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala, figuraren bat erneko zela handik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Baina neure buruan ez zen figura erabat zehazten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Bere txakurrak ari zitzaizkion zaunkaka, baina orain figura tragiko bat baino ez zen, eta ez zien aurre egin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 125. orr.
Zortzi figuraz osatutako naximentu zaharra, aingeruari eusten dion kometa eta guzti. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.
Gabonetako figurak erosi behar genituen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.
Bi figura eder ziren, neurri naturalekoak, oso lirainak: aingeru bat, hegoak jausita zituena, oin bakarrean bermaturik, soldadu baten gorpua besoetan zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.
Bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Aitak erregearen figura luzexka hartu eta hatzen artean erabili zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 97. orr.
Aitaren eta amaren figurak beharrezkoak dira. Berria - Harian 2005-04-22
Gidoilariaren figura berreskuratu nahi du Bilboko zinema jaialdiak. Berria - Kultura 2004-11-17
Zentroetako zuzendarien figura indartu egin behar dela diote. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Gobernuak sexu hezitzailearen figura kendu duela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Dinamizatzailearen figura sortu dugu. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Elkarren kontrako borroka horretan kanpoko arerioaren figura betidanik erabili du botereak herriak batzeko eta horren izenean sakrifizioak eskatzeko. Berria - Harian 2005-07-08
Jean Etxegoien pertsonaiaren figuran gorpuzten du Montoiak traizioaren ideia. Berria - Kultura 2004-04-03
Oteizak berak sortu zuen bere figuraren inguruko mitoa. Berria - Kultura 2004-10-08
Hogeigarren mendeko figura handienetako bik -Leninek eta Gandhik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.
Mito grekoetan, Dedalo ez da inoiz figura nagusia izan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.
Ugalde XXgarren mendeko gure figura nagusienetakoa da. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 101. orr.
Senarra da izarra, eta hari itzalik ez egiten erakutsi zioten, haren figura kolokan ez jartzen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.
Bere bizialdiko azken 10 edo 15 urteetan, gure garaiko literaturgile nagusietakotzat jotzen zenean eta, beraz, ordurako figura publikoa zenean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.
Figura horien kontra jokatzea zen nire ametsa. Berria - Kirola 2004-06-01
Beragaz ibili ziran guztiek dinoe zuen aitak bera figura handia zalako kontzientzia osoa eukala. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.
-Rufinok bere burua figuratzat eukan, ez, bazala sinesten ebalako bakarrik, halantxe plazaratu behar zala uste ebalako baino. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.
-Hik uste dok Rufino Arrolak baeukala halako figura-usterik? Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.
-Berezko indar beharbada inkontzienteaz ganera, berak figura kontzientzia eukala uste dok? Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.
Umeak bere, lehenago, figura usainean etorten ziran, baina orain anbizino hori asko txikitu da. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.
Ganera, ikasleak figura goserantz orientatetik, porrota baino ez dator. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.
· izond -Oso penagarria niretzat, Zaldun Figura Trixte jauna, berorrek nire lurretan egin duen lehenbizikoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.
amaren figura (3); baten figura (3); bera figura (3); bere figura (5); beste figura (5); beste figura batzuk (3); bi figura (7); den figura (3); ere figura (3); eta figura (19); figura agertu (3); figura agertu zen (3); figura bat (18); figura baten (4); figura batzuk (4); figura berri (4); figura eta (7); figura guztiak (6); figura handi (3); figura historiko (4); figura hori (7); figura sortu (4); figura trixte (9); figura trixte jauna (3); figurak eta (3); gaijartzailearen figura (3); giza figura (8); giza figurak (3)ç halako figura (4); haren figura (11); zaldun figura (8); zaldun figura trixte (6); zuen figura (6)