Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fideltasun iz leialtasuna.

Saldukeria da gizakiak izan dezakeen jarreretan makurrenetakoa; fideltasuna, leial izatea, gorenetakoa.  Berria - Kultura   2004-04-03

Haren fideltasuna ezin dudatuzkoa zen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Hitlerri dion fideltasun gaixotiagatik eusten dio karguari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

-Non da elkarri agindu genion fideltasuna?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 250. orr.

Kartografo baten fideltasunaz deskribatzen zuen hiria ilargian baizik ez zen existitzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Sultanari fideltasuna aginduta pasha bihurtuta itzuli zela. Historiarekiko fideltasuna kontzeptu abstraktua izan zitekeen, bai, baina egiazkoak ziren Intxortan hil ziren mendizale gazte haiek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 30. orr.

Gorputzen proportzioetan edo anatomia-legeekiko fideltasunean jarri beharrean arreta, azal hutsean jarri nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Jainkoaganako fideltasuna eta leialtasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 343. orr.

Nork bere buruarenganako fideltasuna eta bestearenganako errespetua, norbanakoaren baiespena eta gizarte-solidaritatea, zoriona eta jakitea elkarbigiztatzen dituena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fideltasun osoz (3); fideltasuna eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus