Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra gelari fidela nire isiltasunaren truk adosturiko saria ekartzera etorria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Telemakok, berriz, Euriklea fidelari agindu bat eman zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 143. orr.
Liza zerbitzari fidelak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 44. orr.
Senar-emazte fidel eta bertutetsuentzat. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.
Ikuskizunaren portreta ahalik eta fidelena marraztuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Ez baita ez kopiarik ez aldakirik jatorrizkoa baino seguruagorik eta fidelagorik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 96. orr.
Leial eta fidel, zin guztiak beteko ditu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.
Edo zein da kontua, erremediorik gabeko babalore bati fidel izatea? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.
Herria eta Baas-zaleak fidel izan bekizkio lehendakari berriari. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 80. orr.
Beren senarrei emandako hitzari fidel egon nahi duten emazteei. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.
Baina noble batzu, nahiz eta Eliza katolikoari fidel egon, oldartu ziren. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.
Berrogei urtez egon omen zitzaion fidel. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.
ahalik eta fidelena (3); aliatu fidela (3); bere fidelak (3); beti fidel (4); eta fidelena (4); fidel egon (4); fidel eta (7); fidel ez (5); fidel izan (19); fidel izan beharraz (12); fidel izango (4); fidel izatea (4) leial eta fidel (3); fidela da (3); fidela dela (3); fidela izan (4); fidelak dira (3); jarraitzaile fidelak (3)