Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fidagarri izond fidatzekoa.

Ez zuela etsiko Mathieu apeza toki fidagarrian utzi arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Agian datorren astean arrasto fidagarriren bat aurkitzeko gauza izanen naiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.

Datuak fidagarriak badira behintzat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

1800-a arte egia erran, konduak ez dira arras fidagarriak.  Herria   2003-06-05

Estatistikarik fidagarrienen arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.

Lekuko fidagarriengandik entzun duena kontatzea. Iturri fidagarrietatik dakigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Holako muntadurak aski fidagarriak direla, horra zer erran duten handik etxerat jin ondoan.  Herria   2005-10-06

Eta horregatik guztiagatik duk, hain zuzen ere, fidagarriagoa naturaleza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Ustea sortzeko prozesua oso fidagarria bada, orduan ustearen egiatasun-maila ere oso fidagarria izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Armen inguruan ondutako txostena «informazio fidagarrian oinarrituta» zegoen.  Berria - Mundua   2004-02-27

Ez duela dokumentu hori helarazi, ez zelakotz xifre fidagarrietan bermatzen ahal.  Herria   2002-11-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus