Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fetxa (ETCn 45 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian data agertzen da) iz data.
Honezkero nahastu egiten zaizkidan fetxak buruan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.
Bat-batean akordatu zen bera ostiral batean jaioa zela eta fetxari begiratu gabe, erabaki zuen ostiral huraxe hartzea jaioteguntzat. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 16. orr.
Bando hori, gainera, fetxari ongi erreparatzen badiok, orain dela bost hilabatekoa duk, Endarlatsa baino lehenagokoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 90. orr.