Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fetixista (orobat fetitxista) izond fetixismoaren jarraitzailea.

Haurraren fantasia fetixistan, emakumeek izugarrizko boterea baitute.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Eta hortxe hasten da instintu fetixista; beste arrazoirik gabe aukeratutako pertsonaren gainean beste bat atontzen da, ederragoa, eta apaindu eta edertu egiten da, eta azkenean bat konbentzitzen da irudimenak sortutako idolo hura dela egia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Maitasuna [...] instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Haien artea euskal gizartearen zentzu tragikoarekin ondo zetorren, honen artea gaurko Euskal Herri fetixistarekin hobeto dator.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Diskoaren fetixista bat naiz oraindik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 7. orr.

Zapata-denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus