Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolono batzuen mandoak ferratzen zegoela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Jakin ezazue zaldi-ferratzen ez dudala parerik! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Ene aitatxi Loran eta ene otto Pierre zaldi ferratzen ari zirelarik bere aroztegiaren aintzinean. Herria 2003-03-17
Zaldiak behin eta berriro erortzen ziren aurreko belaunen gainean, ferratu gabe zeudelako batetik eta hiriko galtzada erosora ohiturik ez zeudelako bestetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Zazpi pausoko zubia / heriotzaren zuria / ez ote duzu herri neurea / oker perratu zaldia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Xu-ka ari zitzaidanan: xauri puttil xure makila ferratua non ezar eakutsiko dautxut. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Zaldiak arnasestuka zebiltzan, hatsa zarataka hartzen zutela, apo ferratuez harri koskorrak jo eta jo, txinpartak atereaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
· Gehienak oihuka jaukitzen zitzaizkion, batzuek zapata ferratuak begitartera aurtikitzen zizkiotela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.
Ugazabandrearekin ondo moldatzen nauk eta ez diat nahi dena antzarak ferratzera bidali... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
-Hoa antzarak ferratzera. -Dolar bat emango diogu eta esaiozu antzarrak ferratzera joateko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.
Doazela denak antzarak ferratzera, benetan ari naiz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.
· Elisa, aldiz, aspaldi joana zen antzara zelestiarren ferratzera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.
· -Zoaz oiloak ferratzera! -esanaz agurtu zuen laguna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.
antzarak ferratzera (28); antzarak ferratzera bidali (9); antzarak ferratzera bidaliko (4); antzarak ferratzera igorri (3); antzarrak ferratzera (6); antzarrak ferratzera bidali (3); ferratzera bidali (13); ferratzera bidaliko (4); ferratzera igorri (3)