Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren soineko bustiaren fereka sentitu nuen besagainean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 80. orr.
Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.
Irriño, keinu, hitz goxo, fereka, elkartasun urrats edo eskukolpe batean sentitzen. Herria 2005-09-15
Maitale bien arteko musu, fereka, bihurrikeria eta maitaldiaren argia, haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.
Ahopeko irribarre kilikabera bat entzun nuen, zetazko jantziren baten fereka eta zure ahotsa isilka. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.
Zein goxo zen orduan eguzkiaren fereka aurpegian... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.
Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.
Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Itsas haizearen lehen fereka sentitu bainuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.
Aire girotuaren ferekak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Bere bizi laburra adieraz ezinezko fereka batean arnasten, edaten, biltzen dudan bitartean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Musu batzuk eta bertze horrenbertze fereka presati, biharamunak irrealtasun gazi-gozoaren mihiseaz estaltzen zituenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Haize-boladak etxeko kantoia inguratu eta aurpegia igurtzitzen dioten fereka hotzak dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Giltza gaitzaren fereka latza hatz artean sentitzen nuela urratu nituen jendez eta autoz betetzen ari ziren karrikak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Bainujantzi azpiko fereka ausartekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.
Dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Hatzen artetik irristatzen zitzaidan, azala fereka berezi batez, hildako baten ferekaz, kilimatuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 198. orr.
Argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat, laster mendi magaleko kristalek erantzungo zutena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.
Bular ezkerra estutzen du bi eskuekin, gotor sakatuz, kanpoko fereka bero eta sutsuak barruko oinaze bortitza leunduko diolakoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Gaixoaren oihuek katu baten marmar fereka-goseen antza hartu zuten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.
Irriño bat, bi solas erretore etxeko kalostrapean, esku fereka bat... gazteak ziren, eta elkar maite zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Musuka eta fereka eman zituzten zenbait minutu. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 180. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Fereka eta igurtzika jarraitu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 167. orr.
Baina horrek ez du esan nahi inoren eskua behar dudanik bizkar gainean fereka... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 246. orr.
Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.
Esku bat hartu, eta fereka egin zidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.
Zurrut txikiz ari da edaten neskatoa; harengana makurtu eta masailean fereka egiten dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
-Badakizu oso bular politak dituzula? -esan zidan fereka eginez. Eta, agurtzeko, fereka egiten genion elkarri titietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
ik gorago 4.
Nire eskua fereka eta fereka ibili zen jainkosa haren kurbetan zehar. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.
baten fereka (4); eta fereka (8); eta ferekak (5); fereka bat (8); fereka egin (5); fereka eginez (3); fereka egiten (5); fereka eta (7); fereka sentitu (5); fereka sentitu nuen (3); ferekak egiten (3); ferekak ez (3); ferekarik gabe (3); lehen fereka (3)