Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

feltro (orobat feldro g.er. eta fieltro g.er.) 1 iz artile hondarrak estu tinkatuz, ehundu gabe egiten den oihal mota.

Ibiltzean ez zuen batere zaratarik egiten, feltroa zapaltzen ari balitz bezala. Bigarren solairuan kasinoa, eta han erruleta-mahaiak eta bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Sonbreirua feltro grisekoa zen, J.B. Hotson markakoa barreneko oihalean irakurtzen zenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Lepoan bereizgarri politenak distiratzen du: gurpil hegaldun bat, feltro more eta urdinarekin apaindua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

Botak eta feltro urdin ilunez egindako jaka laburra aldean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Sabai altu-altua, feltro gorriz eta alfonbra paregabez estaliriko marmolezko zola, eta tapiz kurdu bikainekin apaindutako paretak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.

Tipo bat, hogeita sei urte ingurukoa, feltrozko kapela buruan, kordoi bat duena xingola ordez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 21. orr.

Feltrozko kapela malgua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Zelaren azpian, bizkar oso-osoa estaliz, feltrozko zaldi-estalki bat zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Feltro trinkoaren antzeko bilakatu zitzaizkion ileak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Galtza beltzak eta feldrozko bota luze distiratsuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Feltro-zarata handi bat eginez lurra jo oihalak, Max estali, eta ehun astunaren azpian desagerrarazi zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

Berehala eroriko zaizue lurrera, feltro-hotsez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

feltrozko kapela (15); feltrozko kapela bat (3); feltrozko kapela buruan (3); fieltrozko sonbrerua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus