Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

felpa iz belusaren antzeko ehuna, gehienetan kotoizkoa, xukaderak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena.

Gizona eseri eta atzerantz etzan zen, felpa berde laztuaren kontra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Rachel felpazko bainu-soinekoz jantzita zegoen artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

Kontu handiz eseri zen felpazko sofaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Haren esku-eskuina, felpazko eskularru batean sartua, bularra igurzten hasi zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

Felpa gorrizko oihal logaletu batek loroaren kaiola estaltzen zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus